Fantasia eta arrazoia. Goyaren estanpak Arabako Arte Ederren Museoko bilduman

- Fuente
- Kulturaraba (DFA)
Fantasia eta arrazoia. Goyaren estanpak Arabako Arte Ederren Museoko bilduman Arabako Arte Ederren Museoak bihar irekiko ditu ateak Fantasia eta arrazoia erakusketari, zeinak lehen aldiz biltzen baititu Araban Francisco Goyaren (1746-1828) lau estanpa-sorta nagusiak: Caprichos, Desastres de la guerra, Tauromaquia eta Disparates.
Erakusketa 2027ko otsailera arte egongo da zabalik. Obra horiek 2022an sartu ziren Museoko bilduman, Juan Celaya Letamendi Fundaziotik etorrita, Arabako Foru Aldundiarekin zituen zerga-zorrak ordaintzeko emandako ondasun gisa. Dokumentazio-, katalogazio-, azterketa- eta zaharberritze-prozesu zaindu baten ondoren, estanpak lehen aldiz batera aurkezten dira, Goyaren jenioaren ikuspegi osoa eskainiz.
